XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, orduantxe jakingo zuten herritarrek, haizeak norantz jotzen zuen.

Izan ere, gizaldi askotako menpetasunaz gogaiturik ageri zen herririk gehiena eta bertako kultura aurrerantz bultzatzeko ekintzetan abiatua zen gutxiengo bat.

Baina beste gutxiengo bat ere bazen, ekintza horien eta askatasun egarrien etsai amorratua, eta zanpaketak iraun zezan edozertarako gertu ageri zena.

Beraz gobernariaren etorrera iragarriak, sekulako irrika eta urduritasuna sortu zituen.

Iragarritako eguna heldu zenean, han zegoen Martin, Udaletxearen aurreko plazan, gizatalde haundi baten artean.

Begiak eta belarriak ondo irikiz gero, argiro ikusi zitekeen hango egoera: udaletxearen aurrean, hurbilean, zanpaketaren aldeko jendea, emakume asko, adinekoak ugari, bai, eta ondo jantziak.

Erdialdera eta atzekaldean, askatasunaren aldekoak, gazte asko, neska eta mutil, eta adinekoetan gizonezkoak gehienak.

Halako batean agertu zen udaletxeko balkoian gizon lodikote eta garsoil bat eta aurrekaldean zegoen jendeak txalokatuz egin zion harrera.

Erdialdean eta atzean, isiltasuna zen nagusi, zenbait marmario entzuten bazen ere.

Eta hasi zuen bere hitzaldia, hiriaren edertasunari, kaleetako bakeari, etorkizun ederrari eta abarri ekinez, eta zurikeria guztiak zurituz.

Baina bertako herritarren zenbait ekintza edo eskakizuni buruz mintzatzen hasi zenean, berotu egin zen gizona: ... etzazutela amets zororik egin, alferrik izango duzuelako.

Mugitzen dena geldierazi egingo dugu, bai, eta betirako geldierazi.

Indarra gure eskuetan dugu eta guztion onerako erabiliko dugu.

Baina gure sentipenak onak dira.

Laguntzeko gertu gaituzue.

Esaterako, zuen kultura edo hori, oso txiroa eta atzerakoia duzue, beraz hori utzi eta gurea hartu behar duzue, munduan lotsagarri ez izateko.